XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negozio bidaia izan behar zuena turistikoa bilakatu behar izango zuen.

Francine-k ikusi zuen gizona sartzen.

Itxura dotorea zuen.

Negozio gizona edo goi mailako funtzionaria izan zitekeen.

Garaieraz 1,75 metro inguru kalkulatu zizkion.

Lodia ez izateak itxuraren lerdentasuna azpamirratzen zion.

Ile beltz ugaria txukun ebakita eta orraztuta zeraman.

Bizarra ere beltza zuen, bibotea bezala.

Hau, bibotea, bizarrarekin elkartzen zen.

Gorbata eramatea besterik ez zitzaion falta dandy dotorearen prototipoa eskaintzeko.

Sartu eta tokia ezagutzen ez duenaren moduan jardun zen.

Francine-k irribarre egin zuen.

Berak ba zekien, noski, gizon hura han berria zela.

Horrelako tipo berezia eta majoa ez zitzaion ohargabean pasatu izango.

Berrogei urte hor nonbait kalkulatu zizkion, gizonak gaztaroa aspaldi utzi eta heldutasunaren goi mailara heltzen direneko adina, nahiz eta arintasun fisikoa jadanik gain behera joan.

Agian, bizpahiru urte gehiago izan zitzakeen, kirolariak erretiratu baina profesionariek gailurra jotzen duteneko adina.

Kirurgilari famatua izan zitekeen ere.

Edo fisiko ospetsuren bat... Mostradorera hurbildu eta zerbait hotz eskatzen ikusi zuen.

Orduan Francine gizonaren begietaz arduratu zen.

Beltz beltzak zituen, bekainak bezala.